Laborantza iraunkorra sustengatzen dugu

Kalitatezko araudi baten bidez hautatzen ditugu baserriak.

Artileak tratamendu kimikorik ez ukaitea eskatzen dugu.

Ardiak ahal bezain bat kanpoan egotea eskatzen dugu.

Artzainaren lana balorizatzen dugu

Gure arabera, artisauak artilearen mozte kostuak bere gain hartu behar ditu ez eta laborariak. Ondorioz, 1,10 € pagatzen dugu ardika gutienez, merkatuko prezioa baino 5 aldiz gehiago.

Gure helburua da artilea diru gehigarri bat izatea laborariarentzat eta ez kargu bat.

Bertako ekonomia sustatzen dugu

 

Gure helburua artilearen transformazio etapa guziak kontrolatzea da.

Artilea Euskal Herriko baserrietan bereixi eta biltzen dugu.

Artilea lantzen dugu eta produktuak ekoizten ditugu hemen bertan, Sarako lantegian.

Esperantza dugu, egun batez, artilearen lanak lanpostuak sortzea gure lurraldean