2014. urtean hasten da abentura, bi gaztek Euskal Herriko artilea balorizatu nahi dutelarik.

Alabainan, bertako ardi arraza duten laborariek preseski ez dute hauta ainitz ardi mozte sasoina hasten delarik. Haien artilea bota edo erre behar dute, edo saltzen ahal dute prezio apal batean.

Alta Euskal Herria artzain lurralde bat da, nun artilea aberastasun bat baitzen eta Euskal Herriko ekonomiaren parte baitzen.

Egiten ditugun ikerketek artilearen onurera, bere erabilpenera Euskal Herriko historian eta azken finean, ekoiztu nahi ditugun produktuetara bideratzen gaituzte.

Lurraldeko matalaz egile batzuekin lana ikasten bainan ere Frantziako "École de la laine" elkartean formakuntzak segitzen ditugu. Horrek artilearen trasnformazio etapa guziak ezagutarazten dizkigu baita ere artileak hartzen ahal dituen forma guziak (feltroa, haria, napa, artile tintatu etab.).

Pittaka pittaka, eta gure ingurukoen laguntzarekin, lantegia arrimatzen dugu, eta artilea tratamendurik kimikorik gabe lantzeko maxinak erosten ditugu.

Ondotik, ohe produktuak ekoizten ditugu eta testatzen ditugu.

Produktuek entseguak gainditu eta, saltzea erabakitzen dugu.

Bainan abentura ez da hor bukatzen ! Aurkikuntzek segitzen dute, test-entseguek segitzen dute, eta bertze produktu sano eta iraunkor batzuetara eramaten gaituzte !